atarira itzuli

Nola konektatu bbknet-era?

Zerbitzua seguruagoa eta pribatuagoa izan dadin, bbknet-era sartu ahal izateko, ondoko identifikazio-datuak eskatuko dizkizugu:

  • Zure bbk txartelaren zenbakia: hau da, zure txarteletariko edozeinetan imprimatuta dauden hamasei digituak.
  • Sarbide-gakoa: zure txartelaren kodea, hau da, orain arte internet eta telefono bidezko eragiketetan erabili duzuna. Agian pertsonalizatuta edukiko duzu gako hau; horrela ez bada, kontuan izan kutxazainetan erabiltzen duzun gakoarekin ez duela ezer ikustekorik. Dena erosoagoa izan dadin, sarbide-gakoa pertsonalizatu ahal izango duzu, baina horretarako, lehen-lehenik, jatorrizko gakoarekin sartu beharko duzu aplikaziora.

Konektatzeko modu bakarra izango dugu hemendik aurrera eta, beraz, "bbk telefonoz" zerbitzuan zure burua identifikatzeko, datu berberak eskatuko dizkizugu. bbk txartelik ez baduzu, edo sarbide-gakoa eskuratu behar baduzu,

  • eska itzazu "bbk telefonoz" zerbitzuaren bidez (901 33 55 66).
  • edota gure bulegoetariko edozeinetan.

Koordenatuen txartela zenbait eragiketa egin ahal izateko beharrezkoa da oraindik, hala nola baloreekin edota inbertsio-fondoekin lan egiteko. Koordenatuen txartelik ez baduzu, bbk sareko edozein bulegotan eska dezakezu. Eskatu orduko emango dizugu.

aurkezpenera itzuli

bbknet-era sartu