atarira itzuli

Zertarako behar dut nik bbknet?

  • nomina ordaindu al didate?
  • gimnasioko kuota bertatik ordaindu al dezaket?
  • errenta aitorpenerako ziurtagiria etxean bertan jaso dezaket?

bbknet-ekin eragiketa guztiak egunean eraman ahal izango dituzu. Izan ere, ez duzu inora joan beharrik izango eta, gainera, betidanik ezagutu duzun zerbitzu-kalitateari ez diozu uko egingo: bbk-ren zerbitzua delako bbknet.

Inoiz baino azkarrago, seguruagoa eta errazagoa da internet bitartez lan egitea.

Gure bulego birtualetik bulego arruntetan egin daitezkeen eragiketa usuenak burutu ahal izango dituzu: kontuen egoera kontsultatu , zure edo beste norbaiten kontuan dirua sartu, laburpenak kontsultatu, datuak eguneratu... eta hori guztia on-line zerbitzuek ematen duten azkartasunarekin.

Behar duzun guztia

Pantailaren goialdeko menuan eragiketa-multzoak dituzu:

  • nire kontuak: ageriko kontuak, txartelak eta ordainagiri, kuota eta zergen ordainketa.
  • nire inbertsioak: gordailuak, inbertsio fondoak, biharfondo, biharplazo, baskepensiones eta pentsio planak.
  • nire brokerra: balore-kontuak, merkatuak kontsultatu eta burtsa denbora errealean.
  • nire maileguak: maileguak, merkatal kartera eta abalak.
  • informazioa: tarifen liburua, bbk telefonoz, erakunde eta bulegoak, indizeen informazioa eta dibisak eta billeteak.

Batere zalantzarik gabe

Eta une oro izango duzu ondo-ondoan lagunduko zaituenik, "bbk telefonoz" bidai lagun izango duzulako nabigazio osoan zehar. Pantailaren behealdean, ezkerrean, zure arazoak argitzeko biderik azkarrena aurkituko duzu: 901 33 55 66

Horrez gainera, telefono zenbakiaren azpian, laguntza botoia dago, edozein zalantzaren aurrean, argibideak emateko. Eta euskarazko hitzen bat ez baduzu ulertzen, sakatu hiztegia dioen botoia.

aurkezpenera itzuli

bbknet-era sartu